Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute, ustez, emaztea eta seme-alabak jotzeagatik

Igande goizaldean 58 urteko gizon bat atxilotu zuten Gasteizen. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, emaztea eta seme-alabak jotzea egotzita atxilotu duten gizona. Erasoa gozialdeko laurak aldera gertatu zen. Ordu horretan liskar baten berri ematen zion telefono deia jaso zuen Udaltzaingoak. Bilbon, beste gizonezko bat atxilotu dute. Bikotekide ohiarengandik urruntzeko agindua bazuen ere, neska jazartzea leporatzen diote.

2006ko maiatzaren 8a
15:26
Entzun
Udaltzainak liskarrak gertatu ziren lekura iritsi ziren eta bertan neska gazte batek jakinarazi zien aitak eta beste senide batek liskarra izan zutela. Biak mozkortuta zeudela azaldu zien neskak.

Bi senideen arteko haserrea eteten saiatu zen neska eta aitak iseka egin eta jo egin zuela azaldu zuen neskak.

Emazteak, berriz, udaltzainei azaldu zien ez zuela salaketarik jarri nahi. Hala ere, sekula salatu ez badu ere, senarrak behin baino gehiagotan jo duela eta iseka egin diola onartu zuen.

Udaltzainek atxilotu egin zuten gizonezkoa.

Beste atxilotu bat Bilbon

Bikotekide ohia jazartzea egotzita 37 urteko gizona atxilotu dute Bilbon, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Antza denez, epaileak neskarengandik urruntzeko agindua ezarri zion gizonari eta honek agindua urratu du. Dirudienez, bikotekide ohia lagun baten autoan sartu da haurra eskolan utzi ostean. Orduan atxilotuak jarraitu egin ditu eta birritan saiatu da kotxeari kolpea ematen. Azkenean ibilgailuko kontrola galdu eta inguruan zeuden hiru auto jo ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.