Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Zornotzan (Bizkaia), pertsona bat hiltzen saiatu zelako ustez. Sukaldeko sardexka batekin egin zion eraso -ezaguna du-, ertzainen arabera.
Arratsaldeko hirurak eta hogei aldera gizonezko hori Txiki Otaegi tabernan sartu zen, eta segituan beste harengana egin zuen jauzi eta lurrera bota zuen. Sardexka sartzen saiatu zen, Ertzaintzak esan duenez, baina tabernan zen beste pertsona batek erasoa eragoztea lortu zuen.
Ustezko erasotzaileak handik alde egin zuen, Ertzaintzari abisua ematen ari zirela ikustean. Gudari kalean atzeman zuten geroago. Gizonezkoak poliziei aitortu zien ezagun hura hiltzen saiatu zela, eta hurrena ere ahaleginduko dela. Bi labana eta guraizak atzeman zizkioten.
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Zornotzan, pertsona bat hiltzen saiatu delakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu