Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Zumarragan, bikotekidea kolpatu duelako

37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo eguerdian Ertzaintzak Zumarragan (Gipuzkoa), bikotekidea, emakumezko bat, jo zuelako. Taberna batean gertatu zen erasoa, eta Ertzaintza han zela ere emakumea kolpatzen saiatu zen behin eta berriz atxilotua.

2004ko abenduaren 28a
11:04
Entzun 00:00:0000:00:00
Eguerdiko ordubatak eta laurden aldera gertatu zen erasoa: Zumarragako taberna batean eztabaidan hasi zen bikotea, eta gizonezkoak emakumezkoa jotzeari ekin zion. Ertzaintzari abisua eman zioten, eta patruila bat iritsi zen lasterrera. Ertzainak han izan arren, andrea jotzen jarraitzen zuen 37 urteko A.F.T.k, eta eragozten saiatu zirenean, ertzainak ere kolpatu zituen. Emakumezkoak zauri arinak ditu aurpegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.