emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bat atzeman dute Urnietan, emaztea jotzea egotzita

Ertzaintzaren arabera, seme-alaba batzuei ere egin die eraso.

2009ko abenduaren 28a
14:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Urnietan (Gipuzkoa), emaztea jo egin zuelakoan, etxean. Ertzaintzaren arabera, seme-alaba batzuei ere egin zien eraso, horiek gurasoen erdian sartu zirenean aita ama jotzen ari zela.

Poliziak 12:45ean jaso zuen ustezko erasoen abisua, eta haien etxera joandakoan atxilotu zuten gizonezkoa.

Emakumezkoak adierazi duenez, senarrak maiz eragin dizkio tratu txarrak, baina parte ez sartzea erabaki izan du beti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.