Errepideak
Gizonezko bat hil da Agurainen, gidatzen zuen autoarekin errepidetik atera eta kamioi bat jota
N-1 errepidean, Agurain (Araba) parean, errepide istripu larria gertatu da: auto bat errepidetik atera da, eta kontrako noranzkoko bidean zihoan kamioi bat jo du, parez pare. Ondorioz, autoa gidatzen zuen gizonezkoa, Laudioko (Araba) JF.D.M., 39 urtekoa, hil egin da.
07:40 aldera izan da ezbeharra. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako azalpenen arabera, N-1ean Madrilerako noranzkoan zihoan Opel Corsa auto bat, Gasteizko matrikula zuena, bidetik atera da. Une horretan, kamioi bat zetorren kontrako noranzkoan, eta, autoa bidetik ateratzean kamioia jo du. Autoaren gidaria ibilgailuaren hondakinen artean harrapatuta geratu da, eta han bertan hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu