Errepideak
Gizonezko bat hil da auto istripuan, Garain
Autoarekin bidetik atera eta iraulita, gizonezko bat hil da gaur goizean Garain (Bizkaia), Momoitio auzoan.
08:10 aldera gertatu da ezbeharra, auzokoentzako bide batean: autoa bidetik atera da, eta ondoren irauli. Gizonezko bat zihoan barruan, eta hil egin da. Ezbeharra zerk eragin du argitzeke dago oraindik, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu