ezbeharra

Gizonezko bat hil da Bakioko hondartzan

Uretatik irteteko zailtasunak zituela ikusi zuten herritar batzuek. 51 urte zituen.

Bakioko hondartzan gertatu zen ezbeharra, igande arratsean.
2020ko abuztuaren 17a
09:01
Entzun

Bilboko gizonezko bat hil zen atzo iluntzean Bakioko hondartzan, Bizkaian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 20:15 inguruan herritar batzuek ikusi zuten gizonezko bat itsasoan zegoela, uretatik atera nahi eta ezin.

Gizonezkoa alaba adingabea laguntzera sartu zen uretara, itsasotik atera ezinik zebilela eta. Surflari batzuen laguntzaz atera zen alaba, eta haiexek eraman zuten aita itsasertzera.

Lehorrean, gizonezkoa suspertzen ahalegindu zen Ertzaintza. Anbulantzia bat heldu zen geroago, baina osasun arloko langileek ere ezin izan zuten gizonezkoa onik atera, eta hondartzan bertan hil zen. Auzitegi medikuntzako institutura eraman zuten gorpua, gizona nola hil zen ikertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.