Kantabriako gobernuak jakinarazi duenez, ezbeharra 08:00ak aldera gertatu da Castroko Cerdigo itsaslabarrean. Hildako gizona beste bi pertsonekin batera ari zen arrantzan erori denean, eta haren lagunek larrialdi zerbitzuetara deitu dute ezbeharraz jabetu direnean. Erreskate zerbitzuek gizonaren gorpua atzeman dute itsasoan, eta urtetaik atera ondoren hura suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
EZBEHARRA