Gizonezko bat hil da Donostian, tren batek harrapatuta

Euskotreneko trenaren erabiltzaile batzuk, uztailean, Amarako geltokian. MAIALEN ANDRES/ FOKU
Tren bat, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
2025eko urtarrilaren 9a
10:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gizonezko bat hil da gaur goizean Donostian, tren batek harrapatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, litekeena da istripu bat izatea. Ezbehar horren ondorioz, Euskotrenek eten egin du Donostia eta Altza arteko zerbitzua, baina martxan da berriz ere.

Hain zuzen, Herrerako geltokian gertatu da ezbeharra, 07:44an. Jakinarazi dutenez, trenaren eta geltokiko nasaren artean harrapatuta geratu da gizona, baina oraindik ez dute argitu zergatik. Euskal Trenbide Sarearen arabera, hil den gizonezkoa eta beste pertsona bat geltokiko nasatik trenbidera jaitsi dira, tren bat atera denean. 

Suhiltzaileak eta mediku bat bertaratu dira, baina gizonaren gorpua erreskatatu eta haren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA