Gizonezko bat hil da Donostian, Urgulletik Paseo Berrira erorita

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Donostiako Paseo Berria, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Donostiako Paseo Berria, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2026ko maiatzaren 16a
18:02
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezko bat hil da Donostian, Urgulletik Paseo Berrira erorita; gizonezkoa momentuan hil da.

11:00k aldera dei bat jaso dute 112 zenbakian, eta esan diete gizon bat zegoela, zerraldo, Paseo Berrian. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertara joan dira, baina ezin izan dute ezer egin. Ertzaintza zer gertatu den ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA