Istripua

Gizonezko bat hil da Foruan, motoak harrapatuta

Oinez zihoan Bermeo aldera. 59 urteko foruarra da hildakoa.

2007ko urriaren 22a
15:57
Entzun 00:00:0000:00:00
59 urteko gizonezko (JM.G.I.) bat hil zen atzo gauean Foruan (Bizkaia), BI-3251 errepidean oinez zihoala moto batek harrapatuta. Foruarra da hildakoa.

Atzo gaueko hamar eta erdietan gertatu zen istripua. Bermeo aldera zihoan gizonezkoa oinez. Hantxe bertan zendu zen, kolpeen ondorioz.

Motoko gidaria (JJ.N.F. 41 urte, Busturia -Bizkaia-) zauritu egin zen, eta Galdakaoko (Bizkaia) ospitalera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.