Gizartea

Gizonezko bat hil da, Irunen auto istripua izanda

2009ko uztailaren 7a
19:24
Entzun 00:00:0000:00:00
30 urteko gizonezko bat hil da, bart Irunen (Gipuzkoa) A-8an auto istripua izan ostean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan du Frantziako nortasuna duela hildakoak.

Ezbeharraren ondoren Donostia Ospitalera eraman zuten, eta han zendu zen ordu batzuetara.

Gaueko hamaikak aldera izan zen istripua: Behobia aldera zihoan Citroen C3 autoak errepidetik irten zuen. Ibilgailuan 28 urteko lagun bat ere bazihoan, eta zauritu egin zen. Bidasoa erietxean da. Hark ere Frantziako nortasuna dauka, Jaurlaritzaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.