Astebetean bi lagun hil dira Muskizko (Bizkaia) Arena hondartzan. Joan den ostegunean 23 urteko gazte bat hil zen, eta gaur goizean, 63 urteko beste gizonezko bat. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 09:30ean jaso du abisua, hildakoaren lagun baten bidez; hark esan die bainularia uretatik irten ezinda zebilela itsaslaster indartsuen ondorioz.
Suhiltzaileak ere bertaratu dira, eta, helikoptero baten laguntzaz, gizona uretatik ateratzea lortu dute; ez, ordea, suspertzea.
Ikusi gehiago:23 urteko gazte bat hil da Muskizen, hondartzan itota