Errepideak

Gizonezko bat hil da Oiartzunen, autobus batek harrapatuta

Bart gauean gertatu da ezbeharra, N-1 errepidean. 48 urteko Irungo bizilagun bat da hildakoa.

2008ko azaroaren 4a
11:46
Entzun 00:00:00 00:00:00
Istripu larria gertatu da bart N-1 errepidean, Oiartzun (Gipuzkoa) parean: argitzeke dauden arrazoiak tarteko, 48 urteko gizonezko bat harrapatu du autobus batek, eta, ondroioz, gizona -M.A.A.- hil egin da.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, hamaikak eta laurden inguruan gertatu da ezbeharra, Lintzirin inguruan. Harrapaketaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Irungo (Gipuzkoa) bizilaguna zen hildakoa.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA