Gipuzkoako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, gizonezko bat lo zegoen lastairak su hartu ostean, eta kea arnastuta hil da, Urretxun (Gipuzkoa).
05:10ean jaso dute suhitzaileek garren abisua. Urretxuko San Martin kalera joan dira. Ertzaintzak behe barruko etxebizitzetatik jendea atera ondoren sartu dira suhiltzaileak garren lekura. Gizonezkoa hilda zegoen iritsi direnerako.
Sua itzali dute, eta bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira. Suhiltzaileen arabera, eraikinak ez du egiturazko kalterik izan.