67 urteko gizonezko -JM.Z.E.- ehiztari bat hilda topatu dute Sunbillan (Nafarroa). Atzo irten zuen ehizara, baina etxera bueltatzen ez zela-eta, haren ehiza lagunak eta senideak kezkatu egin ziren.
Haren bila hasi eta Iruribieta baso pista ondoko amildegi batean aurkitu zuten hilik atzo, 23:15ak aldera, 70 metro behera. Nonbait, autoarekin istripua izan zuen.
Sunbillarra da hildakoa.
Istripua