Gizonezko bat zendu da auto istripu batean, Mendabian

2012ko uztailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MENDABIA. Gizon bat hil da Mendabian (Nafarroa), hark gidatzen zuen autoak traktore baten aurka talka egin ostean. Herenegun jazo zen istripua, NA-134 errepidean, Logroñoko (Espainia) noranzkoan. Logroñora bidean zihoan gizona, traktore baten aurka talka egin zuenean. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du suhiltzaileek auto barrutik atera zutela gorpua.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA