Emakumearen kontrako indarkeriaren Donostiako Epaitegiak emandako ebazpenean zehazten denez, 120 dei egin zizkion gizonak bikotekide ohiari egun batean. Halaber, mehatxu egin zion, esanez sexu harremanak izaten ari ziren bideo bat jarriko zuela sarean.
Auzipetuak gertatutakoa onartu zuen, eta modu jarraian mehatxuak egitea, bikotekide ohiari jazartzea eta kalteak eragitea egotzita zigortu dute. Ontzat jo zuen fiskalak eskatutako zigorra. Hala, bederatzi hilabeteko espetxe zigorra, 56 egunez komunitatearen aldeko lanak egitea eta sei egunez etengabe aurkitzeko moduan egotea ezarri diote. Gainera, bost urtez andrearengana gerturatzea edo harekin harremanetan jartzea debekatu diote.
2013ko martxoan hasi zitzaion jazartzen, emakumeak orduan eten baitzuen bikotekidearekin zuen harremana.