emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko batek bere bikotekidea hil du Angelun

Atzo gauean gizonezko batek bere bikotekideari bi tiro eman zizkion Angeluko Industria karrikaren 7an (Lapurdi), eta oso larri utzi zuen. Gaur hil egin da. Gizonezkoak bere buruaz beste egin zuen gero, bere buruari tiro eginda. Emakumezkoak 30 urte zituen eta gizonezkoak 49. Bihar autopsiak egingo dituzte eta bitartean Baionako prokuradoreak isiltasuna agindu du kasuaren inguruan.

2005eko urriaren 22a
16:56
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurten Euskal Herrian emakumeen kontrako indarkeria kasuengatik hiltzen den bederatzigarren emakumea da, eta azken bi azken asteetan hirugarrena. Urriaren 12an Ana Isabel Madariaga hil zuen bere bikotekideak Barakaldon, eta aste horren bukaeran Aintzane Garai hil zuen bere bikotekide ohiak Bakio inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.