Gizon baten hilotza agertu da gaur Erandion (Bizkaia), Bilboko itsasadarrean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 09:00 aldera topatu dute gorpua, Murueta ontziolaren parean, herritar batek abisua eman ostean.
Haraino joan dira larrialdi zerbitzuak, ertzainak eta suhiltzaileak, eta gorpua uretik atera dute. Auzi Medikuntzako Institutura eraman dute, eta han autopsia eginen diote, heriotzaren ingurukoak zehazte aldera.