Gizartea

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bakion, indarkeria zantzuak zituela

Txirrindulari batzuek atzeman dute hilotza, 12:20 aldean.

2018ko martxoaren 1a
18:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Eguerdian, Bakioko (Bizkaia) begiratokian zeuden txirrindulari batzuek "gorpu bat zirudien zerbait" ikusi dute labarren gunean, 30 bat metro behera, eta Ertzaintzari deitu diote. Mendiko unitatea hara jaitsi da, eta gizonezko baten gorpua jaso dute.

Segurtasun Sailak BERRIAri baieztatu dionez, indarkeria zantzuak zituen hilotzak, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.