Ezbeharra

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

10:20 aldera aurkitu dute hilotza. Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

Bilboko itsasadarra. BILBOKO UDALA.
2023ko ekainaren 10a
12:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute 10:20 aldera Bilboko itsasadarrean, Atxuri parean, Eusko Jaurlaritzren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Larrialdi zerbitzuek uretatik atera dute gorpua, eta bertaratu den auzitegi medikuak heriotza egiaztatu du.

Hilotza Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, heriotzaren nondik norakoak argituko dituen autopsia egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.