Goizeko ordu bi eta erdiak pasatxo zirela gizonezko bat bere autoarekin itsasora erori da Zumaiako (Gipuzkoa) portuan eta Ertzaintzako urpekarien taldeak ondoren atera du haren gorpua.
Amaia plaza parean erori da uretara, Hyundai Trajet autoarekin, eta Ertzaintza gertaera ikertzen ari da. 45 urteko gizonezkoa da hildakoa.
Erreskatera zihoan ontziak Getariako (Gipuzkoa) portutik gertu istripua izan du, haitzekin jota, eta barruko lau lagunetatik hiru zauritu egin dira. Erietxera eraman dituzte.
Gizartea