«Indar militar sionistek» bi euskal herritar «bahitu dituzte», eta «tiro ere egin dute», Global Sumud Flotillakoek jakinarazi dutenez. Bestalde, beste euskal herritar bat hartzen duen lur konboia aitzinatu ezinik geratu da Sirte kanpoaldean, «blokeo puntu batean egotera behartuta».
Nazioarteko 200 zibil baino gehiago blokeaturik dira, beraz, Sirteko bidegurutzean, Gazara iritsi nahian.
Global Sumud Flotillako Euskal Herriko delegazioak egunero mobilizatzera deitu du, 12:30etik 13:00etara bitarte Iruñeko Merindadeen plazan, eta, 08:30etik 14:00etara bitarte Gasteizko parlamentuan.