EUSKARA

Gobernuak diru laguntzarik gabe utzi du berriz ere Euskalerria Irratia

edurne elizondo
2005eko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Behar ziren paper eta agiri guztiak garaiz aurkeztu arren, esku hutsik gelditu da, berriz ere, Euskalerria Irratia. Nafarroako Gobernuak hedabideen esparruan euskararen erabilera bultzatzeko banatzen dituen diru laguntzarik gabe utzi du. Iruñerrian euskara hutsean aritzen den bakarra da Euskalerria Irratia, eta hemezortzigarren denboraldia du irailean hasi zuena. Hala eta guztiz ere, lizentziarik ez du. Horregatik ukatu dio Gobernuak, hain zuzen ere, diru laguntza, iaz bezala.

«Ukatzen digutena eskatzen digute». Euskalerria Irratiko zuzendari Mikel Bujandaren hitzak dira horiek. Izan ere, duela zazpi urte Gobernuak azken lizentziak banatu zituenean, esku hutsik gelditu ziren irratiko kideak. Erabakia ez zuten ontzat eman, ordea, deialdia haiek irabazi zutela argi baitute. Horregatik, epaitegietara jo zuten Gobernuaren erabakiaren kontra egiteko. Epaileen ebazpenaren zain dira, oraindik.Bitartean, lizentziaren argudioa baliatu du Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak Euskalerria Irratia berriz diru gabe uzteko. Iazko deialdian gauza bera egin zuen. Duela bi diru laguntza txikia jaso zuen irratiak, aurreko urteetan ez bezala.«Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren zeregin bakarrenetako bat da hedabideen esparruko diru laguntzak banatzea, eta hori ere batzuk baztertuta egiten du. Diru gutxi eman eta apur hori hizpide argirik gabe banatzen du Gobernuak», azpimarratu du Bujandak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.