Iñaki Soto Gogoeta XXI-en bozeramaileak eta Nazio Eztabaidaguneko Karmele Lopez de Ipiñak aurkeztu dute ekimena, Donostian.
"Gogoeta XXI-ek pentsalari abertzaleen bilgune izan nahi du. Bere barruan abertzaletasunean existitzen diren kontzepzio, eskola eta ideologia desberdinen parte-hartzea bermatuko da. Abertzaletasunari buruz eta Euskal Herriari buruz partaide bakoitzak duen ikuspegia dena dela, errespetuz eta kooperatiboki lan egiteko konpromisoa hartzen dugu", agertu dute, elkarte berriaren oinarriak biltzen dituen dekalogoa azaltzean.
Era berean, alderdi akademikoa eta soziopolitikoa "modu orekatuan" biltzea dutela asmo azpimarratu dute, hartara, "lan akademikoa eta soziala uztartuz" euskal gizartean eragiteko.
Nazio Eztabaidagunea