Gonzalezi egindako akusazioak ikertzeko eskatu du Goirizelaiak

2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GAL sortzeko erabakia garai hartan Espainiako gobernuburu zen Felipe Gonzalezek hartu zuela esan zuen Jose Amedok herenegun, epaiketan. Gaineratu zuenez, Txiki Benegas eta Ramon Jauregi jakinaren gainean zeuden. Jone Goirizelaia abokatuak akusazio horiek ikertzeko eskatu dio Fiskaltzari. «Beti esan izan da justiziak gailu desberdinak erabiltzen dituela neurtzeko, eta kasu honetan argia da hori». Hain justu, fiskalak ere egin zien erreferentzia Amedoren akusazioei atzo, azken ondorioak azaltzeko orduan. Ordea, hark ez zuen hitz egin Goirizelaiak nahi bezala. «Gorenak esan zuen ekintza horiek ezin zaizkiola Gonzalezi egotzi», esan zuen fiskalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.