internet

Google martxan da Txinan berriro

Urtarrilean eten egin zuen harremana, ustezko zentsura dela-eta.

2010eko uztailaren 9a
17:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Google Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Internet enpresak jakinarazi du Txinako lizentzia berritu duela eta martxan dela han, hilabeeetan bertako agintariekin gatazka izan ondotik. Googlek Txinari "errepresioa", Tibet edota giza eskubideak bezalako kontuetan zentsura egin izana leporatzen zion, eta urte hasieran eten egin zuen lotura.

AEBetako enpresak zioen Txinarekin "disidente" diren politikariek, enpresaburuek eta kazetariek "erasoak" jaso zituztela euren posta elektronikoetan eta, hori dela kausa, bilaketa zerbitzua Hong Kongera eraman zuela urtarrilean.

"Orain pozik gaude Txinako Gobernuak gure lizentzia berritu duelako", esan du David Drummond Googleko lege ordezkariak gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.