Gizartea

Gora Gasteiz egunak milaka lagun bildu ditu kalean

Eguerdiko kalejiran 7.000 pertsonatik gora elkartu dira. Goiz osoan hamaika ekintza egin dira, ekaitzari aurre eginez. Arratsaldean festak jarraitu egingo du.

Gasteiz jendez eta kolorez bete da goiz partean. ARGAZKI PRESS
Jon Rejado.
2015eko apirilaren 18a
09:24
Entzun

"Aurreikuspenak txiki geratu dira". Gora Gasteiz plataforma pozik agertu da gaur hiriguneko hainbat txokotan izandako giroarekin. Hain zuzen ere, goizean goizetik, pertsona askok parte hartu dute eskubide sozialen, elkartasunaren eta hiri eredu pluralago baten alde egin diren ekitaldietan.

Ekaitzak eguerdiko egitaraua apur bat baldintzatu badu ere, jendetza bildu da Foru Plazatik Andre Maria Zuriaren plazarako bidean. Antolatzaileen arabera, 7.000 pertsona baino gehiagoren kalejirak bete du Gasteizko hirigunea.

Arratsaldean beste hainbat ekintza egongo dira Foru plazan, Aihoz plazan, Posta plazan, Gaztetxean eta Probintzia plazan.

Gaurko egunaren ostean Gora Gasteiz plataforma desegingo da; ordea, bertan parte hartzen duten elkarte guztiek lan egiten jarraituko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.