Espainiako Auzitegi Nazionalak 2009ko urrian sei urteko kartzelara zigortu zituen zortzi gazte independentistetatik lau absolbitu egin ditu gaur Auzitegi Gorenak, lau horiek polizia etxean egindako deklarazioak frogatzat ezin direla hartu ebatzita. Ainhoa Pagoaga, Iban Etxeberria, Urko Pagoaga eta Borja Oregi dira libre utzi dituenak. Auzitegi Nazionalak Segi gazte erakunde "terroristako" kidetzat jo zituen.
Gorenak, baina, Estebe Gandiaga, Zaloa Zenarrutzabeitia, Eneko Etxaburu eta Eneko Ostolazaren aurka beste auzitegiak jarritako zigorrak berretsi egin ditu, horien aurkako frogak badaudelakoan.
Joan den ekainaren 16an Fiskaltzak Gorenari eskatu zion zigorrak osorik berretsi zitzala, zortzi gazteek Lea-Artibai eskualdean izandako kale erasoekin lotura zutela egotzita. Defentsak guztien absoluzioa eskatu zuen, "frogarik ez dagoelako, eta deklarazioak tortura eta tratu txarrengatik egin zituztelako".
politika
Gorenak absolbitu egin ditu lau gazte independentista, polizia etxeko deklarazioak ez dituelako hartu frogatzat
Espainiako Auzitegi Nazionalak iaz sei urteko kartzela zigorra jarri zien Ainhoa Pagoaga, Iban Etxeberria, Urko Pagoaga eta Borja Oregiri, Segi gazte erakunde "terroristako" kidetzat jota. Aldiz, Gorenak berretsi egin ditu Estebe Gandiaga, Zaloa Zenarrutzabeitia, Eneko Etxaburu eta Eneko Ostolazaren aurkako zigorrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu