Espainiako Auzitegi Gorenak baztertu egin ditu Iruñeko 2010eko San Fermin bezperako ikurrinaren auzian auzipetuek eta fiskaltzak aurkeztutako helegiteak, eta, ondorioz, berretsi egin du epaia. Nafarroako Auzitegi Nagusiak lagun bati hiru urte eta erdiko espetxe zigorra jarri zion, biri urtebete eta lau hilekoa, eta lauri urtebete eta bi hilekoa.
Lagun ugari ikurrina Udaletxe plazara sartzen saiatu zirenean udaltzainak oldartu egin zitzaizkien. Gorenak ebatzi du auzipetuek 350.000 euroren kalte-ordainak pagatu beharko dituztela.
Gorenak berretsi egin du 2010eko ikurrinaren auziko zigorra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu