Gorenak bide eman dio Sorturen kontrako eskaerari

2011ko martxoaren 4a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Estatuaren abokatuak eskaera aurkeztu eta bost ordu baino gutxiagora erabaki du Auzitegi Gorenak hura tramitaterako onartzea. Horren berri Fiskaltzari igorri dio alde batetik, hark bere ekarpenak egiteko; eta Batasunari, beste alde batetik, hura legez kanpo utzi zuen prozesuan oinarrituta hartu duelako erabakia. Bestalde, Sorturi berari ere egin dio abokatu eta prokuradoreekin bertaratzeko deia, egin beharreko alegazioak zehazteko. Aldi berean, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioari ere abisu eman dio haren eskaera onartu duela eta, horrenbestez, bere horretan geldituko dela Sorturen tramitea. Auzibide osoa aztertuko duen magistratu txostengilea Carlos Lesmes Serrano izango da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA