Batasunaren kontrako operazioa

Gorka Diaz Batasuneko kidea atxilotzen saiatu dira, ostiralean Madrilen hitzordua duen arren

Espainiako Poliziak haren etxea miatu du arratsaldean, Bilbon. Atzo Diazen bila ibili ziren egun osoan, eta aurkitu ez zutenez, etxea arakatzea erabaki dute. Batasunaren kontrako sarekadarekin lotu dute operazioa.

2007ko urriaren 16a
18:05
Entzun
Espainiako Polizia Gorka Diaz Martin Batasuneko kidea atxilotzen saiatu da azken orduetan, nahiz eta hark ostiral honetarako Madrilen Espainiako Auzitegi Nazionalera azaltzeko hitzordua jarria duen. Baltasar Garzon epaileak eman du hura atxilotzeko agindua, Batasunaren kontrako azken sarekadarekin lotuta.

Diazen bila ibili zen atzo egun osoan Polizia. Aurkitu ez zutenez, gaur haren etxea miatzea erabaki dute. 14:00etan joan da Polizia etxebizitza horretara -Poza kalean dago-, eta 16:30ak arte egon da bertan. Ordenadora bat eta dokumentazioa atera dituzte. Iturri batzuen arabera, Diaz ez da etxe horretan bizi.

Poliziak dio Batasuneko segurtasun arduraduna dela Diaz.

Atzo Asier Imaz Batasuneko kidea atzeman zuen Poliziak, Beasainen (Gipuzkoa). Urriaren 4an, berriz, 23 kide Seguran eta Olaberrian (Gipuzkoa), eta haietatik 17 kartzelara bidali zituen urriaren 8an Garzonek eta beste lau bermepean utzi zituen aske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.