Gorostiagaren senideei emandako tratua gaitzetsi du Etxerat-ek

Ibai Sueskun gose greban dago hilaren 1etik, gaur, zigorra beteta, Frantziatik kanporatuko dutelako

Erredakzioa
Donostia
2013ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Ertzaintzak Pablo Gorostiagaren seme-alabei emandako tratua gaitzetsi du Etxerat elkarteak. Ostegunean, Herrira mugimenduak deituta sakabanaketaren kontrako elkarretaratzea egiten ari zirela, Ertzaintza gerturatu, eta Judith Uriarte emaztehil berria eta Gorostiaga elkarrekin agertzen ziren argazkiapuskatu eta Gorostiaga agertzen zen zatia kendu behar zutela esan zieten haren seme-alabei.Gurasoen argazkia ez zietela hautsiko erantzun zieten seme-alabek, etakasu horretan norbait auzipetuko zutela erantzun zieten ertzaintzek. Gorostiagaren semebat egin zen egoeraren erantzule.

«Basakeria eta krudelkeria» salatu ditu Etxerat elkarteak, eta senide baten heriotza gertatuta «berez eragotzi ezin den min bat areagotu» dutela salatu du.

Bestalde, Ibai Sueskunek gaur beteko du Frantzian jarri zioten espetxe zigorra, eta Frantzian bizitzeko debekua duenez, Espainiara kanporatuko dute. Neurri horrek «atxiloketa eta tortura arriskua» dakarrenez, Sueskun gose greban dago hilaren 1etik, Etxerat-en esanetan. Tarascongo espetxean daukate preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.