Gizonezko baten gorpua atzeman dute Gasteizko San Martin parkeko putzu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Efe berri agentziari azaldu dionez, kirola egiten ari ziren bi pertsonak eman dute abisua, goizeko zazpiak aldera.
Larrialdi zerbitzuak gorpua topatu duten tokira joan dira, baina gizonezkoaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Ertzaintzaren lehen ikerketen arabera, gorpuan ez dute nabaritu kriminalitate zantzurik. Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman dute hilotza, autopsia egiteko eta zer dela-eta hil den argitzeko.