Indarkeria zantzuak zituen gorpu bat aurkitu dute Iruñean

Etxabakoizko igogailuaren ondoan aurkitu dute, 16:30ak aldera. Espainiako Poliziak hartu du bere gain ikerketa.

Espainiako Polizia, artxiboko irudi batean. RAQUEL SEGURA / EFE
Espainiako Polizia, artxiboko irudi batean. RAQUEL SEGURA / EFE
14789412 kepa
2026ko ekainaren 11
18:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gizon baten gorpua aurkitu dute gaur, 16:30ak aldera, Iruñean, Etxabakoizko igogailuaren ondoan, Remiro Goñi kalean. Gorpuak labanaz egindako zauriak zituen, ikerketako iturriak aipatuz Europa Press albiste agentziak zabaldu dutenez. Espainiako Poliziako eta Iruñeko Udaltzaingoko agenteak bertaratu dira.

Agintaritza judiziala ere joan da, gorpua altxatzeko. Lehen informazioaren arabera, Espainiako Poliziak hartu du bere gain ikerketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE