Auto batek su hartu zuen atzo Azagrako kanpoaldean (Nafarroa), eta, sua itzaltzean, pertsona baten gorpua aurkitu zuten suhiltzaileek ibilgailuaren barnean. Guardia Zibila ikertzen ari da zer gertatu den.
Azkoiengo suhiltzaileei eman zieten abisua, atzo arratsaldean: sua zegoela oihan batean. Sutan zegoena, ordea, auto bat zen, eta garrak inguruetako berdeguneetara ere hedatuak ziren.
Javier Remirez Nafarroako presidenteordeak jakinarazi du Guardia Zibilaren eskuetan dagoela ikerketa, sekretupean. Ez dute datu gehiagorik eman.