Gorripidea eta Ezkerretik Bilduz, EH Bilduren alde

2012ko urriaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
EH Bildu koalizioaren alde bozkatzeko eskatu dute Gorripidea eta Ezkerretik Bilduz taldeek, ohar banaren bidez. Boto «kritiko eta aktiboa» eskatu du Ezkerretik Bilduz-ek, koalizio subiranistak «arlo instituzionalean aritzeko beharrezkoa den indar metaketa partzial baina irmoa» lortuko duela iritzita. «Ofentsiban arituko den herri mugimendu baten alde egin behar dugu», gaineratu du, eta esan du egungo egituraketa juridikoa gainditzeko ibilbide orri subiranista eta parte hartzaile bat beharrezkoa dela. Gorripideak taldeak, berriz, adierazi du borroka sozialak isla izan behar duela arlo politiko instituzionalean: «Kalean eta hauteskundeetan batera jo daitekeenean hasten da begiztatzen aldaketa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA