Feminismoa

Gorrotoaz hausnartzea izango du helburu aurtengo Feministaldiak

Abenduaren 3ra arte, hainbat lantegi, hitzaldi, mahai inguru, performance, proiekzio eta kontzertu bildu dituzte egitarauan.

2017ko Feministaldiaren aurkezpena, gaur, Donostian. @FEMINISTALDIA
Berria
2017ko azaroaren 28a
17:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Kultura feministaren XII. jaialdia izango da aurtengoa, eta hainbat ekitaldi izango dira Donostiako Tabakaleran abenduaren 3ra bitartean. Fobia izango da aurtengo Feministaldiaren leloa. "Gorrotoaz hausnartu nahi genuen, bazterrean dauden gorputz horietaz, eta ematen dituzten erantzunez", azaldu dute antolatzaileek.

Jaialdiak hainbat gairen inguruan hausnartzeko aukera eskainiko du; besteak beste, gorputzen arautzeaz, hezkuntzaz, telebistako fikzioez, lodifobiaz, arrazakeriaz eta transexualitateaz.

Hona Feministaldiaren egitarau osoa:

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.