Donostiako gozoki denda bateko jabea atxilotu du Ertzaintzak, dendan bertan adingabe bati sexu erasoak egitea leporatuta. 22 urte ditu gizonak, eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi aldiz egin zion eraso adingabeari, ekainaren 25ean eta 26an. Ertzaintzak, baina, herenegun izan zuen erasoen berri, eta egun horretan bertan hartu zuen atxilo.
Epailearen aginduaren zain zegoen gizona gaur arte, eta hark eman du dendaren jabea espetxeratzeko agindua. Halaber, Segurtasun Sailaren arabera, gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik.

