Erasoa Ezkaba menditik egin dutela jakinarazi du Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak.
Guardia Zibilak hartu du bere gain erasoaren ikerketa, eta lanean hasi eta gutxira, ustez granadak jaurtitzekoerabili duten furgoneta aurkitu dute aipaturiko mendian. Guardia Zibilaren arabera, bonba-tranpa bat zegoen furgonetako jarlekuetako baten azpian gordeta. Nolanahi ere, hasieratik halarik egon zitekeela susmatu dutenez, furgoneta artezilariek miatu dutela eta hura indargabetzea lortu dutela adierazi du Guardia Zibilak.
Erasoa eguerdiko 13:10ean gertatu da. Jaurti nahi zituzten bi granadetako batek kuarteleko teilatuetako bat jo du, baina ez dalehertu. Azkenik, patiora erori da. Beraz, inolako kalterik ez du eragin erasoak.
Atentatua