Irudia.Bilbo

GREBA AURRETIK, PROTESTAK METROAN

2011ko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bilboko Metroko langile batzordeak elkarretaratzea egin zuen atzo, langileen eskubideak aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, gaur bertan lanuzteak egingo dituzte langileek, enpresarekin izaten ari diren negoziazioetan aurrerapenik ez dagoela argudiatuta. 06:30etik eta 08:30era eta 18:30etik 20:30era, trenen %40 ibiliko dira. Langileekin akordioa lortu eta protestak bukatzeko ardura hartu du bere gain Loly de Juanek. Bilboko Metroko zuzendaria da atzoz geroztik.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA