Greba feminista orokorra aurkeztuko dute Baionan arrats honetan

Azaroaren 30eko ez da greba deialdirik izanen Ipar Euskal Herrian, baina mugimendu feministak bi ordu eman ditu Iparraldeko feministentzat deialdian. Arratsean, grebaren aurkezpena eginen dute Baionako lan burtsan, eta, bihar, 'Hiruki gatazkatsua' liburua

Greba feminista
Azaroak 30eko grebarako herri itunaren aurkezpena, urrian, Hernanin. JON URBE / FOKU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2023ko azaroaren 17a
12:30
Entzun

Hego Euskal Herrian, lehen aldiz, greba feminista orokorra eginen dute azaroaren 30ean, mugimendu feministak eta hainbat sindikatuk deituta. Ipar Euskal Herrian, haatik, greba deialdirik ez da izanen. Jenofa Berhokoirigoin mugimendu feministako kideak esplikatu du zaintzaren inguruko gogoeta pandemiaren ostean abiatu zela Hego Euskal Herrian. «Gogoeta Hegoaldean egin dute, eta aski naturalki greba deialdia ere Hegoaldean egin da. Bi errealitate diferente ditugu; Hegoaldean, mugimendu feministak aspaldi hasia du zaintzaren inguruko gogoeta interesgarri eta aberats bat. Iparraldean, gogoeta ez dugu oraino hain urrun eramana. Sinpleki, horregatik ez dugu grebarako deialdirik Ipar Euskal Herrian».

Hala ere, grebarekiko «elkartasunez», programa berezia prestatu dute egunotako. Lehenik, arrats honetan, 19:00etan, greba feminista orokorrari buruzko aurkezpena eginen dute lan burtsan, Denon Bizitzak Erdigunean taldeko Ekhiñe Petriartik eta LAB sindikatuko Ane Escondrillasek. Bihar, Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) Menta liburutegian, Hiruki gatazkatsua liburua aurkeztuko dute, Marina Sagastizabal idazlearena. Berhokoirigoin: «Iparraldeko feministok, nahiz eta ez parte hartu gogoeta prozesuan eta greba deialdian, badugu interesa gaiarekin, nahi dugu ikasi mugimendu horretatik, eta horretarako ere prestatu dugu programa».

Azaroaren 30erako, bestalde, Donostiako protestara Ipar Euskal Herritik joateko autobusa antolatzeko lanetan ari dira. «Elkartasunez ere, greban izan nahi dugu karrikak hartzeko tenorean. Eta elkartasun hori bi aldetara doa: Iparraldeko feministontzat indarberritzeko ere balio du; usu, horrelako deialdi erradikal, jendetsu eta feministek ahalduntzeko balio dute, oxigeno gune dira, eta indarberriturik ateratzeko parada da, borrokatzeko gogoarekin kolektibo eta gutasun azkar bat sentituz».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.