Volkswagenek Nafarroan daukan enpresa laguntzaile baten kontrako erasoa egin dute bart molotov koktel bidez -HBPO lantokiaren aurka, Orkoien-Arazuriko industrialdean-, eta bertako segurtasun zaindaria arin zauritu dute; beso batean zauriak eta erredurak dauzka, bihurritu bat ere badu eta kea arnastu du. 47 urte ditu hark (F.H.M.), eta Iruñeko ospitale batera eraman dute, arta dezaten. Enpresaren aurrealdean kalteak eragin ditu erasoak.
HBPO gaurtik Polo markaren aurrealdearen horniketa lanak egiten ari da Volkswagenentzat, orain arte egiten zizkion Sysmo enpresaren ordez. Izan ere, Sysmoko langileak greban dira urriaren 3tik lan baldintza hobeak eskatzeko. Hornitzaile horretako lanztearen ondorioz, Volkswagen ere geldirik egon da astebetez. Azkenean, lan hori beste enpresa bati, HBPOri, ematea erabaki du.Guardia Zibilak uste du erabak horrekin duela zerikusia erasoak.
Erasoa