Osasuna

Gripearen aurkako txertoa 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrek ere hartu ahal izango dute Hegoaldean

Orain arte, patologiaren bat zuten adingabeek soilik hartzen zuten txertoa. Udazkenean hasiko dute kanpaina.

Ume bati txerto bat jartzen. GARI GARAIALDE
edurne begiristain
2023ko abuztuaren 30a
10:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Urrian hasiko da gripearen aurkako txertaketa kanpaina Hego Euskal Herrian, eta berritasunak izango ditu. Izan ere, sei hilabete eta bost urte bitarteko haurrek ere hartu ahalko dute txerto hori, lehen aldiz. Orain arte, patologiaren bat zuten adingabeei soilik jartzen zitzaien txertoa, gurasoek hala eskatzen bazuten, eta behin kolektibo kalteberei eta 60 urtetik gorakoei zuzendutako kanpaina amaituta zegoela. Urritik aurrera, ordea, sei hilabete eta bost urte arteko haurrek ere aukera izango dute txerto hori hartzeko.

Gripearen birusaren zirkulazioa eta transmisioa murriztu nahi dute osasun agintariek neurriarekin. Hego Euskal Herrian 95.000 ume inguru daude adin tarte horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.