euskal presoak

Guardia zibil bat epaitu dute, preso bat jotzea leporatuta

Espainian izan da epaiketa, Badajozen, eta aurki jakingo da epaia.

2011ko martxoaren 1a
12:46
Entzun
Lekualdatze batean Arkaitz Agote euskal presoa jotzea egotzita guardia zibil bat epaitu zuten atzo Espainian, Badajozen, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Datozen egunotan jakingo da epaia.

2009ko otsailean Agote Sevillatik Badajozera eta handik Valdemorora mugitu zuten, eta bidean guardia zibil hark kolpeak eman zizkion orkatiletan eta buruan, AAMk dioenez. Honen arabera, irainak ere egin zizkion ("terrorista, hijo de puta eta antzekoak) eta mehatxatu egin zuen.

Presoak salaketa sartu zuen Badajozen, auziak aurrera jarraitu zuen eta atzo izan zen epaiketa.

Andoni Otegi presoak ere behin salaketa bat jarri zion polizia hari, baina orduan kasuak ez zuen aurrera egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.