Abokatuen kontrako polizia operazioa

Guardia Zibilak 14.000 euro eraman zituen Bilboko Errondabide tabernatik

Dirua langileei eta hornitzaileei ordaintzeko zela adierazi dute tabernaren jabeek.

Errondabide tabernako langileek eta Erronda kaleko bizilagunek agerraldia egin dute polizia operazioa salatzeko. ARGAZKI PRESS
2015eko urtarrilaren 21a
09:08
Entzun

Bilboko Errondabide tabernan ere sartu zen Guardia Zibila abokatuen aurkako operazioaren harira. Lokala miatzeaz gain, ordea, langileei eta hornitzaileei ordaintzeko gordetako 14.000 euro ere eraman zituen Guardia Zibilak.

"Lau orduz egon ziren tabernan, eta manifestazioan bildutako diruaren bila zebiltzan aitzakian, sabaiak altxatu eta armairuak indarrez zabaldu zituzten", salatu du tabernako arduradunetako batek. Dirua aurkitu zutenean, berriz, konfiskatu egin zuten, manifestazioan ateratakoa zela esanez.

Erronda kaleko bizilagunek ere bat egin dute salaketarekin, eta gogorarazi dute kale osoa itxita egon zela hainbat orduz, operazioa zela eta.

Errondabidetik ez ezik, LABen Bilboko egoitzatik ere dirua eraman zuten Espainiako segurtasun indarrek, tartean Sarek Bilboko manifestazioan bildutakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.