Goizeko ordubatean hasi da Errekalde auzoko gaztetxearen miaketa, eta lekukoek ikusi dute eskuburdinak zituen mutil bat zeukatela gatibu guardia zibilek. Horregatik, norbait atxilotu dutela pentsatu dute.
Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzaordetzak azaldu duenez, ordea, ez da atzokoez gain beste atxiloketarik izan, eta miaketan ibili duten gaztea atzo atzemandako Gorka Ribadulla zen. Ribadulla Madrildik Bilbora miaketa egitera ekarri dutela zehaztu du iturri horrek.
Ribadulla eta beste bi mutil gazte atxilotu zituen atzo Guardia Zibilak Bilbon. ETArekin zerikusia izatea egotzi diete, eta joan den hasteko Haritz Totorikaren eta Amaia Urizarren atxiloketekin lotu dituzte haienak.
Guardia Zibilaren operazio horrez gain, Espainiako Poliziak beste bat egin zuen atzo Bilbon bertan. Oskar Perez eta Nagore Etxebarria atxilotu zituen, eta uztailean desegindako Bizkaia komandoarekin lotu zituen.
Atxiloketak