Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, gaur goizean Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu Villabonan (Gipuzkoa) eskualdeko autobus batean. Iturri horren arabera, autobusetik jaitsiarazi eta eraman egin dituzte. Bost patrol zeuzkaten zain. Aurretik herriko sarrerak itxita eduki dituzte kontrolen bidez.
Atxilotuetako bat gizonezkoa eta bestea emakumezkoa dela zehaztu du AAMk, baina ez du argitu nortzuk diren.
Atxiloketak