Joan den astelehenean, maiatzak 9, lekuko gisa deklaratu zuen Arkauzek berak. Azaldu zuenez, 1997an Guardia Zibilak La Jonqueran (Katalunia) atxilotu zuen. Inkomunikatuta egon zenean torturak eta tratu txarrak pairatu zituen. «Ospitaletik arrastaka atera ninduten inkomunikazio aldia amaitu aurretik deklarazioa sinatu arazi nahi zidatelako», azaldu zuen. Epailearen aurretik igaro zenean deklarazio hura ukatu egin zuela azaldu zuen Arkauzek. Hala ere, polizia txosten hori da fiskalak ETA eta KASen arteko lotura frogatzeko erabilitakoa.
Gaur guardiz zibilak azaldu duenez, "txostenak hitzez-hitz jasotzen du" Josu Arkauzen deklarazioa. Txostenean "erakundeko legezko kide espainiar eta frantsesekin" bilerak aipatzen dira. Abertzale batek nekez erabiliko lukeen hiztegia inondik ere. Defentsaren galderei erantzunez, guardia zibilak honakoa azaldu du: "horrela esan bazuen, horrela izango zen".
Frantziako agintariek Espainiako agintarien esku utzi zutenean egin zituen Josu Arkauzek tortura salaketa. Gainera, bere kasua Europakoko Batzorde Torturaren Aurkako Komiteak aztertu zuen eta Amnesty Internationalek bere txosten batean jarri zuen.
Poliziako lau kideek zein guardia zibilak, guztiek, berretsi egin dituzte 18/98 auziko epaiketan sartuta dauden polizia txostenak.
'18/98 auziaren' epaiketa